MenDEBALDEKO SAHARA

Maroko eta Polisarioa abenduan bilduko dira berriro

Sahararren saltokiak arpilatzen ari dira marokoarrak, eta Marokoko Polizia etxez etxe ari da miaketak egiten eta sahararrak atxilotzen. Bideoan, Saharako ikurrinak Aaiunen (Mendebaldeko Sahara), Gdaim Izik kanpalekuan. [YouTube]http://www.youtube.com/v/E2bd0HocS8Q[/YouTube]

2010eko azaroaren 10a
16:46
Entzun
Maroko eta Fronte Polisarioa abenduan eta datorren urte hasieran berriro bilduko dira Mendebaldeko Saharako gatazkari irtenbide bat bilatzeko. Christopher Ross Nazio Batuen Erakundeko Sahararako ordezkariak bart esan duenez, bi aldeek eztabaida zabalak izan dituzte, eta nahiz eta batek bestearen jokaera errefuxatu duen, errespetuz aritu dira astelehen gauaz geroztik New Yorken (AEB) izan dituzten elkarrizketetan.

Aaiungo erasoaren ondoren, tentsioa handia izan dela esan du Jatri Aduh sahararren ordezkariak. "Gure erantzuna sendoa izan da; gertatutako guztia gaitzetsi dugu", esan zuen, eta Maroko bilera oztopatzen saiatu dela salatu zuen. Gainera, astelehenean bilera berandu hasi zela aitortu zuen, eta negoziazio mahaitik altxatzea ere pentsatu zutela. Taieb Fassi Fihri Maroko Atzerri ministroak, bere aldetik, sahararrek edozein aitzakia baliatzen dutela salatu zuen, "negoziazioa sahiesteko".

Aaiundik, bitartean, albiste nahasiak iristen dira, Marokok kazeari guztiei sarrera debekatzen dielako, eta komunikazioak moztu dituelako. Sitio egoeran dagola salatu dute lekukoek, eta handik iristen diren irudi eskasetan, marokiarrak sahararren saltokiak eta negozioak arpilatzen ari direla ikus daiteke. Gainera, Marokoko Polizia etxez etxe mihaketak egiten ari omen da, eta sahararren eskubideen aldeko ekintzaileak banan bana atxilotu eta botatzen ari da. Polisarioak atzo gauean beste zortzi saharar hil direla jakinarazi zuen, tartean, 7 urteko haur bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.