MENDEBALDEKO SAHARA

Maroko "genozidioa" egiten ari dela salatu dute bi kooperantek

Saharrarak torturatzen ari direla salatu dute Antonio Vazquez mexikarrak eta Isabel Terraza espainiarrak, eta nazioarteak lehenbailehen esku hartzea eskatu dute. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=5Veov656nFE[/YouTube]

2010eko azaroaren 15a
14:23
Entzun
Mendebaldeko Saharak blokatuta jarraitzen du, eta gertatzen ari denaren inguruan albiste gutxi ari dira iristen. Marokok Aaiunera sartzea debekatzen jarraitzen die kazetariei, eta iristen diren berri bakarrak ezkutatuta jarraitzen duten kooperanteek bidaltzen dituztenak dira. Azkena Antonio Vazquez mexikarrarena eta Isabel Terraza espainiarrarena da, eta Maroko "genozidioa" egiten ari dela salatu dute.

Nazio Batuen Erakundearen parte-hartzea eskatu dute horregatik, eta Segurtasun Kontseiluari sahararren giza eskubideak bermatu ditzala. Gainera, Gurutze Gorriak Aaiunen sartu ahal izan dezala eskatu dute, eta nazioarteak zibilen kontrako erasoa gaitzestea. "Hau nazioarteko larrialdi egoera bat da, eta nazioarteko erakunde guztiek masakre hau etetea beharrezkoa da".

Gertatzen ari denaren lekuko direlako, Marokok hil egin nahi dituela ohartarazi dute, gainera. "Aaiunen ezkutaturik gaude, baina gu bezala milaka saharar daude, edo okerrago; poliziak eta militarrak euren etxeetan sartzen dira indarrez, torturatu egiten dituzte eta asko tortura horien ondorioz hiltzen dira". Marokok atzo Espainiara bidali zuen kazetari frantziarrak, Guillaume Biontouxek, ospitalera eta gorputegira sartzea ukatu diotela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.