Protestak herrialde arabiarretan

Marokoren ustez, kritikek «demokrazia» dagoela erakusten dute

Asteburuan liskarrak izan dira erreformaren aurkakoen eta monarkiaren jarraitzaileen artean

Erredakzioa
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marokoko Otsailak 20 Mugimenduak Mohamed VI.ak iragarritako erreforma errefusatu du, «monarkia absolutu bati monarkia konstituzionalaren itxura» ematen diolakoan. Rabaten iritziz, baina, kritikek herrialdearen «heldutasun politikoa» erakusten dute. Jusef Amrani Atzerri ministroak erran du «oposizioa» egoteak «demokrazia» dagoela erakusten duela.

Asteburuan liskarrak izan ziren Otsailak 20 Mugimenduaren jarraitzaileen eta monarkiaren aldeko gazteen artean. Konstituzio erreformaren erreferendumeko kanpaina gaur hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.