Martinikan eta Guyanan, ezezko borobila jaso du autonomia erreferendumak

Bi lurraldeek Frantziako Konstituzioaren 74. artikuluaren araberako instituzio antolaketara ezartzeko aukera zuten

Erredakzioa
2010eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Itsasoz Haraindiko Departamenduetan bizi diren Guyana Frantseseko eta Martinikako hautesleek ezetz borobila adierazi diote autonomia gehiago lortzeko aukerari. Izan ere, igandean bi lurralde horietan egin zen herri bozketan, Frantziako Konstituzioaren 74. artikuluaren arabera antolatutako instituzio bilakaera proposatu zitzaien herritarrei. COM Itsasoz Haraindiko Kolektibitate estatutua lortzeko aukera ematen du artikulu horrek; hau da, eskuduntza gehiagoz jabetzeko aukera: arlo batzuetan tokiko biltzar eta egitura erabakitzaileari kudeaketa autonomia bat garatzeko aukera.

Horrelakorik, ordea, ez da izango, ez Guyanan ezta Martinikan ere. Guyanan herritarren %69,8 ezezkoa eman zuten galdeketan -parte-hartzea %48,1ekoa izan da-. Martinikan, berriz, ezezkoa are handiagoa izan da; boto emaileen %78,9k arbuiatu baitu 74. artikulua -uharte honetan parte-hartzea handiagoa izan da: %55,3-.

Guyanako eta Martinikako agintariak baiezkoaren aldekoak ziren. Bi lurraldeetako autonomisten eta independentisten artean, haatik, zatiketa eragin du erreferendumak. Hilaren 24an, beste galdeketa bat egingo dute 73. artikulua garatzeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.