independentzia

Mas: "Europako Estatu Batuak baleude, AEBetako Massachusetts litzateke Katalunia"

Oriol Pujol hautatu dute CDCko idazkari nagusi.

2012ko martxoaren 24a
15:04
Entzun

"Europako Estatu Batuak baleude, AEBetako Massachusetts bezalakoa litzateke Katalunia: garatutako estatu, teknologikoki aurreratua, inbertsio handiarekin, eta puntakoa ikerketa, unibertsitatea eta industrian". Hala mintzatu da Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea eta CDCko gaur arteko idazkari nagusia gaur, Bartzelonan. 

XVI. biltzarra egin du CDC Kataluniako Konbergentzia Demokratikoak, eta Oriol Pujol hautatu dute Masen lekurako.  Estatu propioa nahi dute alderdiko ordezkarien %71k.

Masek esan du katalanek "egiturak eta boterea" edukitzeko eskubidea daukatela, "herri gisa bideragarri izateko bermatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.