NOBEL SARIAK

Medikuntzako Nobel saria John O' Keefe, May-Britt Moser eta Edvard I. Moserrentzat

Hala iragarri du Karolinska institutuak. "Garuneko GPSa" aurkitzeagatik saritu dituzte.

Medikuntzako Nobel saridunak. BERTIL ERICSON, EFE
2014ko urriaren 6a
12:23
Entzun

Garuneko posizionamendu sistemaren parte diren zelulen gainean egindako aurkikuntzengatik saritu dituzte. O'Keefe estatubatuarra da; Moser senar-emazteak, berriz, Norvegiakoak.

"Garuneko GPSa" aurkitu dute; hori horrela, ikertzaile horiek eginiko lanek "non gauden eta nora joan nahi dugun jakitera" laguntzen dute. O'Keefek 1971n aurkitu zuen GPS horren lehen elementua; May-Britt Moser eta Edvard Moserrek, berriz, 2005ean topatu zuten mekanismo neurologikoan giltzarrietako bat izango zena.

O'Keefe doktorea da Psikologia Fisiologikoan. Gaur egun Londresko College unibertsitatean aritzen da lanean. May-Britt Moserrek Psikologia ikasi zuen Osloko Unibertsitatean, eta Neuropsikologian doktorea da —Neuronen Konputatze Zentroko zuzendari da Trondheimen (Norvegia)—. Edvard I. Moser ere Neuropsikologian doktorea da, eta Kavli institutuko zuzendaria da, Trondheimen.

Literaturako Nobel saria ostegunean 13:00ean jakinaraziko dutela iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.