Sardiniako independentista ezaguna zen Salvatore Doddore Meloni. Behin baino gehigotan espetxeratu zuten, eta azkena preso sartu zutenean, gose greba mugagabeari ekin zion. Amaieraraino eraman du baraua, eta gaur hil da. Jan gabe pasatu zituen lehen 50 egunetan edaririk ere ez zuen hartu. Larri jarri zen, eta ura eraten behintzat hasi zen. Hala ere, ez dio askorako balio izan.
Bere osasun egoera tarteko, espetxealdia etxean betetzea eskatzen zuen, eta Italiak bi aldiz ukatu zion.
Estatuari konspirazioa egitea egotzita espetxeratu zuten aurreko aldietako batean, eta azken aldian, agiriak faltsutzea eta zergei ihes egitea egotzita sartu zuten preso. Delitu hori asistentzia juridikoa doan jasotzeko helburuz egin zuela egozten diote.