Mexikoko Poliziak ikasle bat zauritu du tiroz

2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MEXIKO HIRIA. Manifestazio batean parte hartzen ari ziren ikasleen aurka tiro egin zuen joan den astean Poliziak, Ciudad Juarezen, eta haietako bat larri zauritu. Lekukoen arabera, segurtasun indarrek nahita egin zuten tiro; Poliziak, baina, ukatu du halakorik. Bestalde, datu ofizialen arabera, urria izan da orain arteko hilabete odoltsuena Ciudad Juarez hirian. Orotara 350 lagun hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.