Mexikoko Tamaulipasen 11 lagun hil dituzte

2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MEXIKO HIRIA. Tamaulipas estatuan 11 lagun hil zituzten atzo. Mexiko iparraldean dago estatu hori; AEBekin egiten du muga. Jimenez hirian, gasolindegi baten parean zegoen auto batean hiru gizonen gorpuak aurkitu zituzten, eta handik gertu beste birenak. San Fernando hirian, berriz, beste sei lagunen hilotzak aurkitu zituzten. Han 72 etorkinen gorpuak antzeman zituzten abuztuan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA