Mexikok Grezian duen enbaxadara igorrita zegoen bonba-pakete bat lehertu egin da Atenasen, mezulari enpresa bateko langile batek eskuartean zuela. Zauri arinak izan ditu beharginak, berri agentziek diotenez.
Greziak Poliziak jakinarazi du lau enbaxadetara igorri dituztela bonba-paketeak. Horietako batean Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen izena zegoen idatzita, eta beste biak Belgika eta Herbehereetako enbaxadetarako zen, polizia iturrien arabera.
Poliziak bi lagun atxilotu ditu, ustez bonba-pakete bat eta bi errebolber zituztela. Beste lehergailu bat mezulari enpresa batean aurkitu dute.
muNDUA