Mike Pompeo. CIAko zuzendaria
Tea Party mugimendu ultrakontserbadorearen babesari esker heldu zen Mike Pompeo Senatura, 2011n ( Kalifornia, 1963). Formazio militarra jaso ondoren, Gerra Hotzaren fronte beroenetakoetan egotea egokitu zitzaion, Burdinazko Hesia patruilatzen, Berlingo Harresia erori arte. Abokatu ere bada, eta Thayer Aerospaceenpresaren sortzailea: hegazkin zibil eta militarretarako materiala egiten dute. Ordezkarien Ganberako informazio bulegoko arduradun ere izan da, eta Hillary Rodhan Clinton gogor kritikatu zuen, Libian izandako jarrerarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu