Milaka eta milaka lagun batu dira gaur Bagdadeko kaleetan, Irakeko Gobernua eta AEBetakoa negoziatzen ari diren epe luzeko segurtasun planaren kontra protestatzeko. Izan ere, abenduan amaitzen da NBE Nazio Batuen Erakundeak Iraken aritzeko AEBetako tropei emandako baimena, baina hortik aurrera Iraken jarraitzen bermatu nahi dute AEBek, segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa del argudiatuta. Irakeko Gobernua prest dago baldintzabatzuk jarrita AEBetako soldaduen presentzia onartzeko.
Baina beste zenbait sektorek ez dute onartzen armada estatubatuarrak Iraken jarraitzea, esaterako, Muktada Al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileek. Hain zuzen ere, haiek antolatu dute gaurko manifestazioa, nahiz eta albiste agentziek lekukoen adierazpenetan oinarrituz zabaldu dutenez talde etniko eta erlijioso guztietako herritarrek parte hartu duten protestan. Analisten arabera, aldiz, protesta hori antolatuta erakustaldia egin nahi izan du Muktada Al Sadren aldeko mugimenduak. Xiitak gehiengo dira Sadr Citytik abiatu da manifestazioa eta jendea batzen joan da Bagdad erdialdera hurbildu ahala. Nazioarteko albiste agentzien arabera, "okupatzaileak kanpora"izan da lelorik oihukatuena.
Manifestazioa bukatzeko Hadi al Mohamadaui xekeak hartu du hitza, hau da, Al Sadren bozeramaileetako batek. AEBetako tropen presentzia luzatuko duen segurtasun planik ez onartzeko eskatu dio Irakeko Legebiltzarrari.
Mundua
Milaka lagun atera dira kalera Bagdaden Gobernuak AEBerekin egingo duen segurtasun hitzarmenaren kontra
Muktada Al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileek antolatu dute, eta AEBekin hitzarmenik ez egiteko eskatu diote Legebiltzarrari. Epe luzera AEBetako tropek Iraken izan behar duten presentzia negoziatzen ari dira Bagdad eta Washington. "Okupatzaileak kanpora" izan da manifestarien aldarrikapen nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu