Mundua

Milaka lagun elkartu dira Myanmarren Batzorde Militarraren alde

Armadak sustatuta egin dute manifestazioa, orain dela gutxiko protestei aurre egin nahian.

2007ko urriaren 13a
17:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Milaka lagunek manifestazioa egin dute gaur Myanmarko hiriburuan, Rangunen, Batzorde Militarraren alde. Iturri ofizialen arabera, ehun mila lagun bildu dira.

Batasunaren Nazionalaren eta Elkartasunerako Elkarteak deitu dute manifestazioa. Biak ere Myanmarko Armadaren menpean dauden erakundeak dira, eta orain dela gutxi Batzorde Militarraren aurka han izan diren protesta jendetsuei aurre egin nahian egin dute gaurko ekimena.

Parte-hartzaileek nazioarteko hedabideen kontrako oihuak egin dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.