SIRIA

Milaka lagun NBEren txostenaren aurka

2005eko urriaren 25a
00:00
Entzun
Dozenaka mila herritarrek protesta egin zuten atzo Damaskon, Libanoko lehen ministro ohi Rafik Haririren hilketaz NBEko batzorde batek eginiko txostenean adierazitakoa errefusatzeko. Txostenak dio Siriaren kontrolpeko Libanoko zerbitzu sekretuek eta Damaskok berak antolatu zutela hilketa. Hariri otsailean hil zuten Beiruten, bonba bat eztandarazita. Siriarrek salatu dute AEBen presiopean egin dutela akusazio hori txostenaren egileek. Gainera, Siriako epaile batzuek esan dute txostenean «akats larriak» daudela. Gaur txostena eztabaidatuko du NBEren Segurtasun Kontseiluak. WAEL HMEDAN / EFE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.