Katalunia

Milaka lagunek egin dute bat errepublikaren aldeko aldarriarekin

Errepublika, orain lelopean antolatu du protesta Biltzar Nazional Katalanak, alderdiak urratsak egitera bultzatu asmoz. 

ANCk errepublikaren alde deitutako manifestazioa, Bartzelonan. QUIQUE GARCIA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 12a
15:15
Entzun

Iragarria zuen manifestazio jendetsua izango zela, eta bete du emandako hitza. Milaka izan dira ANC Biltzar Nazional Katalanaren aldarrikapenarekin bat egin duten herritarrak. Errepublika orain lelopean egin dute protesta, alderdi independentistak hitz egitera bultzatu asmoz. 

"Borrokaren ondorioak onartuz soilik izango ditugu borroka egiteko baliabideak", ohartarazi du ANCko kide Jordi Pairok, Espainiaren neurrien beldur atzera egin dutenei erreferentzia eginez. "Hautagaia aldatuta argi ikusi dugu arazoa ez dela haren izena, ideologia bera baizik. Nahikoa da, egin dezagun planto!".

Bidean manifestariek batasunaren aldeko oihuak eta Puigdemonten aldekoak egin dituzte, baita fiskaltzaren aurkakoak ere: "Fiskaltza orain Turkiaren antza hartzen ari da". Protestan izan dira, besteak beste, Omniumeko eledun Marcel Mauri eta ANCko presidenteorde Agusti Alcoberro.

Erresuma Batuan ere kalera

Londresen ere elkarretaratzea egin dute Kataluniako errepublikaren alde. Bertan izan da, joan den astean Eskoziara joandako Clara Ponsati kontseilari ohia ere. POsantik uko egin dio kontseilaritzari eta St. Andrewsko unibertsitatera itzultzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.