Milaka lagunek utzi dute Yemengo hiriburua, gatazkatik ihesi

Hadish tribuko ehunka milizianok Sanara ailegatu nahi dute, gobernuaren aurkako borrokan laguntzeko

Erredakzioa
2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Milaka lagunek Sana utzi dute, Yemengo hiriburua, hadish tribuko milizianoen eta Ali Abdala Sale presidentearen aldeko indarren arteko borroketatik ihesi, Al Jazeerak jakinarazi duenez. Asteazken arratsean gutxienez zazpi soldadu eta sei miliziano hil ziren tiroketetan, medikuen iturrien arabera. Sanako aireportua hainbat orduz itxita egon zen borrokengatik atzo.

Gatazka anitz gogortu da azken egunetan, eta bide beretik segituko duela dirudi, hadish tribuko ehunka milizianok Sanara ailegatu nahi baitute kideei laguntzeko. Taizen ere (hegoaldean) istiluak izan dira. Armadak tiroka sakabanatu ditu protestak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.