BUSHEK KARGU HARTU DU

Milaka pertsonak protesta egin dute Washington DCn eta munduan

Erredakzioa
2005eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Washington DCko herritarrez gain, AEBetako hainbat lekutakoak, milaka batzuk, bildu ziren herenegun eta atzo hiriburuan, Bushen kargu-hartzean haren politikaren kontra protesta egiteko. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri eta pankartak agertzea debekatu arren, ezin izan zuen eragotzi Irakeko gerraren eta orohar politika sozial eta ekonomikoaren aurkako oihu eta pankartak zabaltzea. Irak, Iran, Filipinak, Irlanda eta beste hainbat estatutan ere Bushen aurkako protestak egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.