libia

Misratan 56 lagun hil dituzte atzotik

Gaddafiren indarrek hiria bonbardatu dute, eta nazioarteak agintariaren egoitza bat Tripolin.

2011ko apirilaren 25a
15:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Muamar Gaddafi Libiako agintariaren soldaduek Misrata bonbardatu dute gaur eta, bertako bizilagun batek Al Jazeera telebista kateari esan dionez, atzotik han 56 lagun hil dituzte, eta 150en bat zauritu. "Bonbardaketak bortitzak dira, etengabeak eta anarkikoak", haren arabera.

Libiako errebeldeek larunbatean zioten eureganatu egin zutela Misrata. Aldiz, Gaddafiren gobernuak esan zuen ez zutela matxinatuek gainditu, baizik eta haiekin hitz egiteko asmoz erretiratu egin zela handik. Errebeldeen ustez, gobernuak "denbora irabazteko" hartu zuen jarrera hori, gero berriro egiteko eraso. Herrialdeko hirugarren hiririk handiena da Misrata.

Nazioarteak Gaddafiren indarren kontra egiten segitzen du eta, gaur jakinarazi duenez, agintariaren egoitza bat bonbardatu du, Tripolin. 45 pertsona zauritu dituzte, bertako hedabideeen arabera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.