Moldaviako Legebiltzarrerako bozak egin zituzten atzo eta orain arte gehiengoa zuen Alderdi Komunistak nagusitasun hori galdu du, bozen %97 zenbatu dituztenean. Lehen emaitzen arabera, komunistek bozen %45,1 (48 aulki) lortu dituzte.
Bozka gehien jaso dituen bigarren alderdia Alderdi Demokratiko Liberala (PDL) izan da %16,41eko babesarekin (17 aulki). Alderdi Liberalak bozen %14,4 lortu ditu (15 aulki), Alderdi Demokratak %12,5 (13 aulki) eta Moldaviako Aliantzak %7,4 (8 aulki).
Emaitza horiekin, oposizioak Gobernua eratzeko aukera du, baina ez Moldaviako presidentea hautatzeko aukera. Horretarako, boz guztien hiru bostenak eskuratzea ezinbestekoa baita.
mundUA
Moldaviako Legebiltzarreko nagusitasuna galdu dute komunistek
Oposizioko hiru alderdiek lortu dituzten emaitzekin Moldaviako Gobernua eratzeko aukera dute, baina ez presidentea hautatzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu