Podgoricatik gertu izandako tren istripuan hildakoen kopurua 43ra igo zela jakinarazi zuten atzo erietxeko iturriek. Horretaz gain, istripuan zauritutako 234 bidaiarietatik 12 larri zeudela adierazi zuten. Trena bidetik atera eta Moraca ibaira erori zen herenegun. Adituen arabera, balaztek huts egin ziotelako atera zen bidetik.