"Jakina denez, Estatu bateratu bat izatearen alde egin nuen nik, Europako Batasunarekin bat egiteko esparru onena horixe zelakoan", azpimarratu du Tadicek."Hala ere, demokrata naizenez eta herrialde demokratiko bateko presidente, guztiz pret nago Montenegroko herriaren gehiengoaren erabakia onartzeko prest nago".
Montenegroren independentzia onartzen duela jakinarazi du EBk
Igandeko erreferendumean independentziaren aukerak irabazi duela baieztatu du gaur Montenegroko Hauteskunde Batzorde Zentralak: datu ofizialen arabera, hautesleen %55,5ek eman du independentziaren aldeko botoa, hots, EB Europako Batasunak ezarritako %55eko gutxieneko muga %0,5ean gainditu dute. Hain zuzen ere, montenegroarren independentziaren aldeko hautua onartzen duela jakinarazi du EBk.
EBko presidentziak (Austriari dagokio txanda honetan) adierazpen baten bidez jakinarazi du Montenegroren independentziaonartzen duela, eta Serbiako zein Montenegroko agintariei dei egin die ahalik eta lasterren harremanetan jar daitezen banatze prozesua abian jartzeko.
Erreferendumaren antolaketa eta bozketa arrakastatsuak eta garbiak izan direla nabarmendu du EBk, eta horrek adierazten duela Motenegroko gizartearen "heldutasuna". Montenegroko independentzia prozesuan alde guztiak "prozedura demokratikoetan" ados jarri direla azpimarratu du, eta hor egon dela arrakastaren giltza.
Nolanahi ere, erreferenduma igandean egin arren, emaitza ofizialen iragarpena gaur arte atzeratu da Podgorica hiriburuko botoen zenbaketaren inguruan desadostasunak sortu zirelako atzo independentisten eta unionisten artean. Zehazki, 37 hauteslekutan gertatu zen hori, eta 19.000 boto zeuden kolokan. Azkenean, liskar horiek konponduta independentistek botoen %55,5 eskuratu dutela ziurtatu du gaur Hauteskunde Batzorde Zentralak.
Hala ere, emaitza horiek behin-behinekoak direla ohartarazi du Liptka batzordeko presidenteak, oraindik helegiteak aurkezteko aukera baitute aldeek.
Hauteskunde Batzordearen arabera, parte-hartzea oso handia izan da: %86,49koa; hots, botoa emateko aukera zuten 484.718 herritarretatik 419.236k bozkatu dute. Horietatik 230.711k independentziaren aldeko hautua egin dute, eta 184.954k Serbiarekin batuta jarraitzekoa.
Mundua
Montenegroarren erabakia onartuko duela ziurtatu du Serbiako presidenteak
Montenegro Serbiatik bereizteko aukerak irabazi zuen igandeko erreferenduma. Gaur, Serbiako presidente Boris Tadicek erreferendumeko emaitza onartzeko prest dagoela adierazi du. Estatu bateratu baten aldeko jarrera defendatu bazuen ere Montenegrok Serbiatik bereizteko hartu berri duen erabakia errespetatuko duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu