Bolivia

Moralesek Mexikotik Kubara bidaiatu du, osasun arrazoiengatik

Boliviako Osasun ministro ohiak adierazi duenez, «mediku kontsulta» bat egitera joan da, lehen ere Bolivian artatu zuen mediku talde kubatarrarengana.

Evo Morales Boliviako presidente ohia, Mexikon, hedabideen aurreko agerraldi batean, joan den azaroaren 27an. EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko abenduaren 7a
21:31
Entzun

Evo Morales Boliviako presidente ohi erbesteratuak Mexikotik Kubara bidaiatu du gaur, «osasun arrazoiak» medio. Mexikoko Atzerri Gaietarako Idazkaritzak jakinarazi duenez, bidaia «aldi baterakoa» da. «Evo Moralesi buruz zabaldu den informazioei buruz, zehazten dugu Morales jaunak Kubara bidaiatu duela goizean. Azaldu digunez, aldi baterako bidaia da. Oraingoz, hori da eskura dugun informazioa».

Gabriela Montaño Boliviako Osasun ministro ohiaren esanetan, lehenago ere Bolivian artatu zuen mediku talde kubatar berarekin kontsulta egitera joan da Karibeko irlara.

Moralesek Boliviako presidente kargua utzi zuen azaroaren 10ean, militar talde batek behartuta. Aurretik, krisi politikoa lehertu zen herrialdean, urriaren 20ko bozetan «iruzurra» izan zela salatu baitzuen oposizioak.

Moralesek Mexikon hartu zuen babes eta «estatu kolpea» salatu zuen. Morales erbestean zela, Jeanine Añez Senatuko bigarren presidenteordeak bere burua izendatu zuen Boliviako behin behineko presidente.

Añezek presidente kargua hartu zuenetik, Moralesen aldeko protesta jendetsu ugari izan dira Bolivian. Nekazariak eta indigenak irten dira gehien bat kalera. Estatuko armadak eta polizia indarrek gogor erantzun diete. NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Mandatariak salatu du giza eskubideen urraketa zantzuak topatu dituela egin duen ikerketan. Bereziki, Sacaba (Cochabamba) eta Senkata (El Alto) herrietako protestei dagokienez. Bi herri horietan 20 pertsona hil zituzten. NBEk gertatutakoa ikertzeko eskatu dio Boliviari. Moralesek «gizateriaren aukako krimenak» salatu ditu, eta 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.