Moralesen kontrako helegiteari uko egin diote
la paz Boliviako Hauteskundeetako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Evo Morales presidentea gobernutik kentzeko erreferendumaren kontra oposizioko diputatu batek-Batasun Nazional alderdikoa- aurkeztu zuen helegitea. Erreferenduma abuztuaren 10erako dago deitua, eta Moralesek ez ezik, eskualdetako gobernuburuak agintean jarraituko duten ala ez erabakiko da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu