Moskuk eta Riadek akordioa egin dute petrolioaren auzian

2016ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
G20koen bilkura baliatuta, Errusiak eta Saudi Arabiak akordio «historikoa» egin dute petrolioaren prezioa egonkortzeko, Aleksandr Novak Errusiako Energia ministroak esan duenez. Ez du zehaztu produkzioa izoztea erabaki dutenik, baina adierazi du elkarrekin jarduteko hitzarmen bat egin dutela. Horrez gain, Ukrainako gerraren inguruan ere mintzatu dira G20ko herrialdeak; Errusiak, Ukrainak, Frantziak eta Alemaniak erabaki dute hil honetan elkartzea.AEBek oraingoz ez dute asmorik Errusiari zigorrak kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.