munDUA

Mousaviren laguntzaile ohi bat atxilotu dute Iranen

Ahmadinejad presidentearen exekutiboak oposizioko kideak atzematen segitzen du.

2010eko urtarrilaren 2a
17:13
Entzun
Iranek gaur Mir Hussein Mousavi iazko ekainaren 12ko hauteskundeetako hautagaiaren laguntzaile bat atxilotu du: Ahmad Reza Baharlu. Teherango auzitegiak deitu zion bertara azaltzeko, eta hantxe atzeman dute.

Erreformisten inguruko Jaras webguneak jakinarazi du atxiloketaren aurretik Irango presidentziaren segurtasun taldeko kideak Baharluren etxean izan direla eta, besteak beste, ordenadora, bankuko txekeak eta autoaren agiria eraman dituztela.

Mousaviren laguntzaile ohia ez zegoen orduan etxean, eta ondoren jaso du auzitegira azaltzeko agindua. Jaras atariak esan duenez, Baharlu 2009ko ekainetik ez dabil politikan.

Abenduaren 20tik Irango Gobernuaren aurkako protesta ugari ari dira egiten. Iazko bozak Mahmud Ahmadinejadek irabazi zituen, baina oposizioak salatu zuen iruzurra egon zela kontaketan. Istiluak izan ziren, eta orain berriro dabiltza liskarretan. Oposizioko ehunka lagun atxilotu dituzte dagoeneko.

1979an erregimen islamiarrak Irango boterea eskuratu zuenetik, azkenaldikoa izan da gobernuaren aurkako erantzunik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.