Mubarak espetxean sartu dute, berriz ere, Egipton
KAIRO. Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia ospitaletik atera eta Torako espetxean sartu dute, berriz ere. Haren osasunak onera egin duela eta, espetxeratzea agindu du Fiskaltza Nagusiak. 25 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, bere aurkako iazko altxamenduko errepresioagatik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu