Somaliako Muqdisho hiriburuko hotel batean atentatua egin dute eta gutxienez hemeretzi lagun hil dira. Hainbat zauritu daude.
Poliziaren arabera, Al Kaedaren Al Shabad taldeak egin du erasoa. Emakumez jantzita zihoan gizon bat hotelera sartu eta soinean zeraman lehergailua eztandarazi du, polizien ustez.
Graduazioko festa ospatzen ari ziren hotelean. Hildakoen artean, herrialdeko hiru ministro daude.
somalia