Zenbait buruzagi erlijiosoren bitartekaritzari esker lortu da Moktada Al Sadreren aldeko milizien eta AEBetako Armadaren arteko su-eten hasiera. Nolanahi ere, Kimmitt jeneralak zehaztu du erasorik jasotzen badute eurek ere armekin erantzungo dutela.
"Faluja hiri gatazkatatsuko egoera baretu zuen su-etenaren antzeko baldintzak ari gara Najaferako negoziatzen", adierazi du Kimmittek. Falujan borroka handiak izan zituzten AEBetako indarrek milizianoekin, baina han oldartu zirenak sunitak ziren.
Iraken inbasioa