mundua

Naoto Kanek Japoniako lehen ministro karguan segituko du

Alderdi Demokratako barne hauteskundeak irabazi ditu gaur. Iragan ekainean lortu zuen agintea lehen aldiz, Yukio Hatoyamak dimititu ondotik.

2010eko irailaren 14a
14:53
Entzun
Naoto Kanek jarraituko du Japoniako lehen ministro izaten, gaur Alderdi Demokratako barne hauteskundeak irabazi ondoren -Japonian lehen ministroak alderdiko burua izan behar du derrigor-. 721 puntu lortu ditu Kanek, eta bere arerioak, Ichiro Ozawak, berriz, 491.

Kan joan den ekainaren 8an izendatu zuten lehen aldiz lehen ministro, Yukio Hatoyamak ustekabean dimititu ondoren. AEBek Okinawan duten base militarra ixteko konpromisoan atzera egin zuelako utzi zuen kargua Hatoyamak, eta Alderdi Demokrata kinka larrian utzi zuen. Kanek, alderdiaren "batasuna" aldarrikatu du gaur.

2009ko abuztuaren 30ean Alderdi Demokratak hauteskundeak irabazi zituen, eta 54 urtean lehenengo aldiz kontserbadoreak agintetik at gelditu ziren Japonian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.