NATO «inbasio indar» izan daiteke Afganistanen

2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
KABUL. Zibilen bizilekuen kontrako bonbardaketekin jarraituz gero Nato «inbasio indar» bihur daitekeela ohartarazi du Hamid Karzai Afganistango presidenteak. «Historiak argi erakusten du nola erantzuten duten afganiarrek konkistatzaileen kontra», gaineratu du Karzaik. Iragan larunbatean hamabi ume eta bi emakume hil zituen NATOk. Iaz, 2.777 zibil hil ziren Afganistanen indarkeriaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA