NATOk zibilak hiltzen segitzen du Afganistanen. Gaur, zortzi hil ditu, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armadak aitortu duenez. Fara eskualdean egin dute bonbardaketa, herrialdearen mendebaldean. Beste bi zibil zauritu egin ditu.
NATOren arabera, ekintzaile batzuek AEBetako patruila baten kontrako erasoa egin dute, eta haiei erantzun egin diete, bonba bidez. "Etxe bat suntsitu dugu, baina gure asmoa behin ere ez da izaten ekintzaile ez direnen kontra jardutea", esan du AEBen prentsa oharrak.
Urrutira joan gabe, lehengo astean ezkontza bateko ekitaldia bonbardatu zuen NATOk, eta 47 zibil hil zituen.
Mundua
NATOk beste zortzi zibil hil ditu Afganistanen
Joan den astean ezkontza bateko ekitaldia bonbardatu zuen NATOk, eta 47 zibil hil zituen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu