NATOk edozein tokitan esku hartuko du aurrerantzean

Lisboako goi bileran misilen aurkako ezkutua eraikitzeko akordioa lortu dutela jakinarazi du Obamak

Erredakzioa
2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Edozein herrialdetan esku hartzeko «kontzeptu estrategiko» berria onartu du NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak. Bere segurtasuna arriskuan dagoela argudiatuz, munduko edozein txokotan aritu ahalko da NATO. Estrategia berriari esker, estatu kideetako muga geografikotik haratago zabalduko du bere eskumena nazioarteko erakunde horrek.

Lisboako goi bileran beste gairik ere aztertu dute, dena dela. Barack Obama AEBetako presidenteak jakinarazi duenez, izan ere, estatu kide guztien adostasuna lortu du misilen aurkako ezkutua eraikitzeko. Ezkutuak NATO osatzen duten herrialde guztiak bilduko ditu, eta beraz, kide horien aurkako erasoei aurre egiteko balio beharko du. Akordioa atzoko bileran itxi bazuten ere, etxeko lanak eginak zituzten atzorako.

Desarme nuklearrak eztabaida gehiago eragin du. Obamak duela urte eta erdi esandakoari eutsi dio, eta armagabetzearen alde egin du, baina baldintza handi batekin: NATOren kanpoko herri batzuek arma nuklearrak dituzten bitartean jarraituko duNATOk horiek izaten. Eztabaida horretan, ordea, Alemania eta Frantzia daude bi muturretan. Alemaniak uste du misilen kontrako ezkutuak izaten badira ez dagoela arma nuklearren beharrik. Frantziak, berriz, arma nuklearren indar propioa duenez pentsatzen du misilen kontrako ezkutuak haren osagarri izan behar duela.

Aspalditik dator eztabaida, eta akordioa egina dago. Orain espero dute bi herrien arteko tirabirari irtenbidea eman diotela erakustea, gainerako kideek eragin duten sinadurari esker.

Errusiarekin harremana zehaztea ere neketsua izaten ari da, parte-hartzea ziurtatu badute ere ez baitira sistema berean lan egitera heldu. «Harreman ona» dago, Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiaren ustez. Baina parte-hartzea beste hainbat arlotan bideratuko dute NATOk eta Errusiak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.