Mundua

NATOk eta AEBk 48 lagun hil dituzte Afganistanen

Ekintzaileen guneak bonbardatu dituzte.

2008ko uztailaren 1a
18:21
Entzun 00:00:0000:00:00
NATOk eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) 48 ekintzaile hil dituzte Afganistanen: aurenak hamabost eta bigarrenak 33. Norbere aldetik egin dute operazioa, leku desberdinetan; bonbardaketa bien kasuan.

Afganistango Gobernuko iturriek esan dutenez, ekintzaile batzuek atzo Poliziaren egoitza bati eraso egin zioten Dashte Bakwa eskualdean -herrialdeko mendebaldean-, eta poliziek NATOri laguntza eskatu zioten. Honen hegazkinek ekintzaileen guneen kontra bonbak bota zituen. Hildakoen artean hiru buruzagi daudela dio Gobernuak. NATOko eta Afganistango armadako inor ez da zendu borroka horietan.

Estatubatuarrek ekialdean egin dute erasoa, Khost eskualdean. Haiek ere ekintzaileen gunea bonbardatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.