Libiako erregimenak salatu du NATOk atzo goizean hamabortz zibil hil zituela, Surman hirian (Tripolitik mendebaldera). Hildakoen artean haurrak daudela dio Tripolik. NATOk hasiera batean ukatu egin du Surmanen eraso egin izana, baina geroago erran du «aginte postu bat» bonbardatu duela. Herenegun Tripolin bortz zibil hil zituela onartu du aliantzak. Erregimenak dio, baina, bederatzi hil zituela.
EB Europako Batasuna, berriz, Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak aldaketa politikorako prestatutako planaren alde agertu da. EBk nabarmendu du oposizioko erakundeak «finantzaketarako behar larria» duela.
Protestak herrialde arabiarretan