Afganistango presidente Hamid Karzaik berriz ere salatu zuen atzo herrialdean zabaldutako nazioarteko indar militarrek sarraskia egin zutela zibilen artean. «Nazioarteko indarrek Kunar probintzian eginiko eraso olde batean hamar zibil hil dira, tartean zortzi adingabe; hala jartzen dute agerian jaso ditugun lehen datuek. Gertaera hauek bipil gaitzesten ditu presidentetzak, eta ikertzaile talde bat bidali dugu bertara, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko».
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko ISAF indar armatuko buruzagiek gezurtatudute erasoaldia egin zutela Kunar probintzian, larunbatean. Alabaina, izena eman nahi izan ez duen ISAFeko militarburu batek zehaztu du Ameriketako Estatu Batuetako armadako unitate bereziek operazioak egin dituztela azken egunotan Afganistan eta Pakistanen arteko mugaldean.
Karzaik lehenago ere salatuizan ditu nazioarteko tropek Afganistango zibilen artean eginiko sarraskiak. Abendu honen 8an, esaterako, ISAFek zortzi zibil hil zituela jakinarazi zuen. Kunarren gertatutakoaz protesta egiteko, Afganistango Legebiltzarreko diputatu andanak eztabaida saioa utzi zuen atzo.
NATOk hamar zibil hil dituela salatu du Afganistango Gobernuak
Karzai presidentearen arabera, erasoaldia Kunarren egin dute, eta zortzi ume badira biktimen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu