Erresuma Batuko Gobernuak aitortu du NATOk helikopteroz egin duela bart Libian erasoa. Orain arte hegazkinekin egin zituen erasoak. Hain zuzen, Erresuma Batuko eta Frantziako helikopteroak erabili ditu Muammar Gaddafi agintariaren erregimenaren aurka egiteko.
Bregan aritu dira, "zibilak babestearren", eta Gaddafiren hogei bat kontrol postu suntsitu dituztela esan dute.