NATOk iragarri du helburua lortu bitartean jarraituko duela Libian militarki parte hartzen, eta uste du bide onetik doala, Muammar Gaddafi agintariaren osteko aroa planifikatzen hasi beharra dagoela pentsatzen duelako. Hala esan du gaur Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak, Bruselan.
"Behar bezainbesteko presioa egingo dugu", adierazi dute NATOko herrialdeetako Defentsa ministroek.
"Gaddafi historia da jadanik", iritzi dio Rasmussenek. 1969tik dago Libiako agintean hura. Duela hilabete batzuetatik NATO haren aurka ari da —airez—, "zibilak babestu" asmoz.