NATOko zortzi militar eta mertzenario bat hil dituzte Afganistanen

Defentsa ministroaren arabera, eztabaida batek piztu du tiroketa, baina talibanek eurak izan direla esan dute

Erredakzioa
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
NATOko zortzi militar eta ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarretako mertzenario bat hil zituzten atzo Kabulgo aireportu ondoko hegazkin basean. Tiroz hil ditu Afganistango soldadu batek, eta hildako guztiakAEBetakoak direla baieztatu du Pentagonoak.

Tiroketa egin duen soldadu afganiarra hogei urtez aritu da pilotu militar gisa lanean, Zahir Azimi Defentsa Ministerioaren bozeramaileak azaldu duenez. «Eztabaida sortu zen soldaduaren eta atzerritarren artean, eta ikertu egin behar dugu geratu dena». Bestalde, talibanek hilketaren erantzuleak eurak direla adierazi dute, eta tiroak egin dituena militarrez mozorrotutako euren ekintzaile bat zela esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.