• Martxoak 19. Nazioarteko koalizioaren aire erasoak hasi ziren, AEBen gidaritzapean
• Martxoak 31. Eraso militarraren ardura NATOk hartu zuen.
• Apirilak 5. Matxinoen buruzagi militarrak NATO kritikatu zuen, eraso gutxiegi egiten zituela erranez.
• Apirilak 8. Aliantzak bortz matxino hil zituen Bregan, Gaddafiren aldekoak zirelakoan.
• Apirilak 15. AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak adierazi zuten Muammar Gaddafik boterea utzi arte segituko zutela NATOren erasoek.
• Apirilak 30. Gaddafiren seme Saif al Arab eta diktadorearen hiru biloba hil zituen aliantzak bonbardaketa batean.
• Maiatzak 31. Libiako erregimenak salatu zuen NATOk 718 zibil hil zituela erasoak hasi zituenetik.
• Ekainak 1. Libiako operazioa 90 egunez luzatuko zuela jakinarazi zuen NATOk.
NATOren esku hartzea Libian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu