mundua

NATOren helikoptero bat erori da Afganistanen, baina ez da inor hil

2011ko apirilaren 23a
14:00
Entzun 00:00:0000:00:00

NATOren helikoptero bat erori egin da gaur Afganistanen, baina ez da hildakorik izan, NATOk berak esan duenez. Kabul hiriburutik ipar-ekialdera izan da gertaera, Alasay barrutian. Ezbeharra ikertzen ari dira, helikopteroa istripuaren edo erasoaren ondorioz jausi den jakiteko asmoz.

Dara Nur barrutian ekintzaile batzuek poliziak inguratu eta horietako bi hil dituzte, eta beste bi zauritu. Khost-en, berriz, eraso suizida izan da; atentatuaren egilea zendu egin da eta lau pertsona zaurituta daude —hezkuntza arloko bi lagun, haien artean—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.