MUNDUA

NATOren zazpi soldadu hil dira Afganistanen, talibanen hainbat erasotan

Nortasunak ez dituzte oraindik argitu, baina Erresuma Batuak jada jakinarazi du bere soldadu bat hil dela.

2010eko azaroaren 15a
18:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Zazpi dira jada Afganistanen azken orduetan hil diren NATOko soldaduak. Talibanek hainbat eraso egin zituzten atzo. Heriotzak Afganistan hegoaldean izan dira, horietako bi lehergaien ondorioz, baina beste bosten heriotzaren inguruan ezer ez du NATOk argitu.

Ez dituzte oraindik soldaduen nortasunak eman, baina Erresuma Batuko Defentsa ministerioak jada esan du bere soldadu bat hil dela Helmand-en, hegoaldean.

Urriaren 14tik egun batean hiltzen diren NATOko soldadu kopuru handiena da atzokoa. Orduko horretan zortzi soldadu hil ziren bost erasotan. Azaroan jada 34 dira Afganistanen hil diren NATOko soldaduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.