Siriak aurkeztutako proposamenak Israelek beren aurka egindako eraso mlitarra gaitzesten du, eta horrez gain, Tel Aviveko Gobernuari eskatzen dio Ekialde Hurbileko egoera honda dezakeen eta nazioarteko segurtasuna arriskuan jar dezaketen ekimenak bertan behera uzteko.
Nolanahi ere, Segurtasun Kontseiluko kide gehienek ez diote erantzun zehatzik eman nahi izan Siriak aurkeztutako ebazpen proiektuari, eta arazoa hobeto aztertzeko denbora eskatu dute.
John Negroponte AEBetako enbaxadorea da aldi honetan Segurtasun Kontseiluko presidentea, eta Israelek Siriaren aurka egin duen erasoa gaitzestea ekidin du.
Ekialde Hurbila