Ipar Koreak gaur, froga gisa, hiru misil bota ditu, 2006ko urritik bigarren entsegu nuklearra egin du hala, eta Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak "erronkatzat" jo du, "bakea eta nazioarteko segurtasuna mehatxupean jarri dituelako". Obamaren ustez, "nazioartearen erantzuna merezi du".
Hego Koreak, berriz, "probokazio eta bakearen aurkako mehatxu handi gisa" hartu du Ipar Korearen erabakia.
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du gaur, Japoniak proposatuta.
Ipar Koreak apirilaren 5ean kohetea bota zuen -gaurko misilen aldean urrutiago iritsi ohi den motakoa-, eta orduan ere gaitzespenak jaso zituen.
MunDUA