• Otsailaren 28a. Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek aire eremuaren debekua ezartzeko aukera aipatu zuen. AEBek gerraontziak bidali zituzten Libiako itsasora.
• Martxoaren 17a. NBEren Segurtasun Kontseiluak Libiako esku hartzea baimentzeko 1973 ebazpena onartu zuen.
• Martxoaren 19a. Erregimenaren aurkako nazioarteko koalizioak lehen erasoak egin zituen. Frantziako hegazkinek egin zituzten lehen bonbardaketak. AEBek hartu zuten eraso militarraren zuzendaritza.
• Martxoaren 29. Nazioarteko koalizioa Londresen elkartu zen. Libiarako Harremanetarako Taldea eratzea onartu zuen. Operazioaren buruzagitza politikoa hartu zuen talde horrek.
• Martxoaren 31. NATOk operazio militar osoaren ardura hartu zuen.
• Apirilaren 5a. Matxinoen buruzagi militarrak NATO kritikatu zuen, eraso gutxiegi egiten zituela erranez.
• Apirilaren 13a. Nazioarteko koalizioaren Harremanetarako Taldeak lehen bilera egin zuen Qatarren. Matxinoak finantzatzea erabaki zuen.
• Apirilaren 15a. AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak adierazi zuten Muammar Gaddafik boterea utzi arte jarraituko dutela NATOren erasoek.
Nazioartearen esku hartzea Libian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu