Katalunia

Nazioarteko hainbat ekintzailek Kataluniako preso politikoak askatzeko eskatu dute

2018ko uztailaren 17a
20:10
Entzun

Noam Chomsky AEBetako pentsalariak, Jody Williams Bakearen Nobel saridunak, Angela Davis giza eskubideen defentsan aritzen den ekintzaileak, Josep Guardiola futbol entrenatzaileak, Ben Emmerson giza eskubideen defentsan aritzen den abokatuak, Martin Caparros kazetariak eta idazleak eta Bill Shipsey Art of Amnestyren sortzaileak "justizia eta askatasuna" eskatu dute.

[youtube]https://youtu.be/KmafGsJHV1Y[/youtube]

Omnium Culturalek zabaldu du bideoa, eta argi hitz egiten dute bertan, aurrez aipatutako lagunek. Presoak askatzeko eta gaztazka elkarrizketaren bidez konpontzeko eskatzen du, esate baterako, Noam Chomskyk. Disidentzia politikoak gizarteak pluralago egiten dituela azpimarratzen du Davisek, eta ez dela zigortu behar ohartarazi. Iritzi askatasuna, adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna eskatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.