kataluniako prozesu subiranista

Nazioarteko hamar lagunen babesa azaroaren 9ko kontsultari

Nobel saridunak, idazleak eta soziologoak daude tartean. Nabarmendu dute gatazkak konpontzeko biderik onena demokraziaren tresnak erabiltzea dela.

Desmond Tutu da galdeketaren aldeko adierazpenaren sinatzaileetako bat. NIC BOTHMA, EFE
2014ko azaroaren 1a
10:33
Entzun

Adierazpen bat kaleratu dute nazioarteko hamar lagunek, azaroaren 9ko galdeketa babestuz. Sinatzaileen artean daude Desmond Tutu eta Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunak, Ken Loach zinema zuzendaria, Saskia Sassen eta Richard Sennett soziologoak, Harold Bloom literatura kritikoa, Antonio Lobo Antunes idazlea, Bill Shipsey ekoizlea, Paul Preston historialaria, eta Ambler Moss diplomatikoa.

Idatzian diotenez, Katalunian gehiengo batek behin baino gehiagotan eta hainbat modutan adierazi du bere etorkizunaren gainean erabaki nahi duela. Gogoratu dute bozkatzeko eskaera hori Espainiako eta Kataluniako gobernuen desadostasunen ondorio dela.

Quebec eta Eskoziako kasuak aipatu dituzte; haien arabera, horiek erakutsi dute "barne gatazkak konpontzeko bide onena" demokraziaren tresnak erabiltzea dela. Espainiako eta Kataluniako ordezkariei elkarrekin lan egiteko eskatu diete, bozkatzea ahalbidetzeko. Botoa eman ondoren, emaitzan oinarritutako negoziazioei ekiteko deia egin diete, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.