Irudia.Afganistan

NBE-REN BULEGOARI ERASO DIOTE

2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NBEko zortzi langile hil dira, gutxienez, eta hiru manifestari Mazar i Sharifen, Afganistanen, Poliziaren arabera. Protesta ostiraletako errezoen ondoren izan zen, atzo: manifestariak modu baketsuan zihoazen, baina haietako batzuk NBEren egoitzara igo eta harriak botatzen hasi ziren. Ondoren, eraikinari su eman zioten. Terry Jones apaizak Floridako eliza batean Koranari su eman ziolako zen manifestazioa. Heraten ere horren kontra egin zuten atzo —argazkian—.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.