NBEk dio 240 emakume bortxatu dituztela Kongon
KINSHASA. NBE Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi zuen atzo bi talde armatuk 240 emakume bortxatu zituztela Kongoko Errepublika Demokratikoan, uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean. NBE gertatutakoa ikertzen ari da. Erasoak izan ziren tokitik 30 kilometrora NBEren kasko urdinen base bat dago. Kasko urdinek, ordea, ez zuten ezer egin bortxaketak gelditzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu