TXINA

NBEk dio tortura oraindik aski zabalduta dagoela

Erredakzioa
2005eko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NBEren ordezkari berezi Manfred Nowakek ia bi aste eman ditu Txinan, torturaren inguruko ikerketa egiten. Salatu duenez, zenbait funtzionariok trabak jarri dizkiote lanean. Nolanahi ere, txostena atondu du eta, bertan nabarmendu duenez, oraindik «zabalduta» dago tortura Txinan, nahiz eta hirietan gutxitzen ari den.

Pekinek 1996an debekatu zuen torturaren erabilera, baina giza eskubideen aldeko erakundeek salatu izan dute atxilotuen aitorpenak lortzeko oraindik baliatzen dutela polizia indarrek. Nowaken esanetan, poliziek aitorpenak lortzeko agintariek eginiko presioek zerikusia dute torturaren erabileraren iraupenean. Azaldu zuenez, baliatzen dituzten metodoen artean tortura psikologikoa dago. «Justizia independentea ahalbidetuko duen lege erreforma handiak egin arte Txinak ezingo du torturaren arazoa kontrolpean eduki».
 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.