Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak Marokoko Gobernuari eta Saharako Fronte Polisarioari bien arteko elkarrizketak has ditzatela eskatu die gaur, "Mendebaldeko Sahararen gatazka konpon dezaten". Elkarrizketak NBEren begirada pean egingo lirateke. Bide batez, NBEren soldaduak Saharan beste sei hilabetez izateko erabakia hartu du erakundeak.
Marokok Sahararen autonomia proposamena egin dio Fronte Polisarioari. Hauek autodeterminazioa eskubidea gauzatzea nahi dute.
Segurtasun Kontseiluko hamabost kideek aho batez hartu dute erabakia.
MUNDUA
NBEk Marokori eta Fronte Polisarioari elkarrizketetan hasteko eskatu die
Elkarrizketak NBEren begirada pean egingo lirateke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu